3. Europako estatuekin alderaketa: Europako Batasuneko indar politiko gehienek baino babes sozial handiagoa izan dute legez kanpoko kandidaturek Hego Euskal Herrian
Esan berri dugunez, udal hauteskundeetan 159.656 bozka Herri Plataformetara joan ziren, kandidaturei emandako bozka guztien %10,3a. Bestela esanda, bozka eman zuten hamar herritarretatik batek Herri Plataformen alde egin zuen. Herritarren alor horren tamaina irudikatzeko, ariketa xume bat egingo dugu, Europako Batasuneko testuinguruan kokatuz. Zehazki, C taulan 1999ko europar parlamenturako hauteskundeen emaitzen laburpen bat eskaintzen da, Europako Batasuneko 15 estatuetarako (datuak zehatz ikusteko, jo II. eranskinera). Taula hori osatzerakoan, honako puntuari erreparatu diogu: zenbat alderdik gainditzen dute euren estatuetan Hegoaldean Herri Plataformek lortu duten babesa eta zenbat gelditzen diren maila horren azpitik.
Europako Parlamentuko datuen arabera, 1999ko europar hauteskunde horietan ordezkaritza instituzionala lortu zuten alderdi gehienak (110etik 66) ez dira iristen euren estatuetan maila horretara. Esan beharrik ez dago, ordezkaritzarik lortu ez zuten ehundaka eta ehundaka alderdiak ere maila horren azpitik gelditzen direla.
C taula: Europako Batasuneko alderdien eta Herri Plataformen bozken alderaketa (1999ko europar hauteskundeetan kandidaturei emandako bozkekiko %etan oinarrituta)
|
|
Europako Parlamentuan ordezkaritza lortu zuten kandidatura kopurua, estatuka (1999ko hauteskundeak) |
Kandidatura horietatik... |
|
|
|
Euren estatuetan bozken %10,3 baino gehiago lortu zuten kandidatura kopurua |
Bozken %10,3 baino gutxiago lortu zuten kandidatura kopurua |
|
|
Alemania |
5 |
2 |
3 |
|
Austria |
4 |
3 |
1 |
|
Danimarka |
8 |
3 |
5 |
|
Belgika |
11 |
2 |
9 |
|
Espainia |
9 |
3 |
6 |
|
Finlandia |
7 |
4 |
3 |
|
Frantzia |
9 |
3 |
6 |
|
Grezia |
5 |
2 |
3 |
|
Herbehereak |
7 |
4 |
3 |
|
Irlanda |
5 |
3 |
2 |
|
Italia |
18 |
2 |
16 |
|
Luxenburgo |
4 |
4 |
0 |
|
Portugal |
4 |
2 |
2 |
|
Erresuma Batua |
7 |
3 |
4 |
|
Suedia |
7 |
4 |
3 |
|
BATURA |
110 |
44 |
66 |
Bestela esanda, Herri Plataformek ordezkatzen duten joera politikoak babes sozial handiagoa du Hego Euskal Herrian, Europako alderdi politiko gehienek euren estatuetan dutena baino. Horrela, adibide xume batzuk baliatuz, Herri Plataformek Euskal Herrian baino babes txikiagoa dute euren estatuetan Alemaniako berdeek, Frantziako PCFk edota Espainiako IU-k.
Gure ustez, datu hauek ondo irudikatzen dute euskal gizartearen zein alor zabalaren eskubideak urratu diren egin berri diren hauteskunde hauetan. Izan ere, eta gertatutak gertatu, gizartearen alor zabal batek ez du egungo arauen barnean ordezkaritza eta joko politikoan parte hartzerik izango
4. HAUTESKUNDEETATIK ERATORTZEN DEN INSTITUZIO ORDEZKARITZA